ASTRONOMIA FAMILIAN
Hauek dira unibertsoan aurki ditzakezun nebulosetako batzuk:
Txikienekin zerua behatzeko eta astronomiaren hasi-masiak ikasteko orduan, ez da instrumentu sofistikaturik behar. Aski ditugu iparrorratza, esku-argia eta zeruko mapa on bat. Aholku praktiko hauekin, hobeto prestatuko duzu familian egiteko esperientzia paregabe hau.
Ez ahaztu zeruko mapa
Hartu iparrorratz eta esku-argi bana
Haurra behaketarako prestatu
Zer tresna behar dituzte haurrek zerua behatzeko?
Prismatikoak, teleskopioa (handienek) edo solaroskopioa erabiliz, haurrek berehala ikas dezakete zerua behatzen.
Hona hemen aholku batzuk adinaren arabera tresna egokiena hautatzeko.
Prismatikoekin Ilargia eta bertako kraterak, mendikateak edo itsasoak ikusi ahalko ditugu. Haur txikiek zerua eta Esne Bidea behatu ahalko dute, baina behaketa nola egin ikasi beharko dute. Gainera, prismatikoak erabiltzean, ondo ikusteko, puntu egonkor batean bermatu beharko ditugu. Haur txikienek arazoak izan ditzakete prismatikoei luzaro eusteko.
Teleskopio edo largabistak ezin egokiagoak dira zeru-gangako objektuak aurkitzeko: planetak, argizagiak, izarrak… baina erabiltzen zailagoak dira. Dena dela, badira 7-8 urteko haurrentzat egokiak diren teleskopioak ere.
Egonkortasunik handiena lortze aldera, helduak dena prest edukitzea eta haurrari erakusten joatea da hoberena. Erakutsi nahi dioguna bilatu, eta hura ikusteko zer egin behar duen azalduko diogu gero haurrari. Era horretan, bakarrik moldatzen ikasiz joango da haurra.
Bestalde, solaroskopio bat ere eramaten badugu, zuzeneko behaketak dituen arriskurik gabe behatu ahalko dugu Eguzkia. Solaroskopioa Eguzkiari zuzenean behatzeko diseinatuta dago. Eguzki-orbanak eta eklipseak behatzeko ere balio du.
Ilargia behatzeko prismatikoak
Prismatiko on batzuekin (5-10 handipen artekoak) posible da Ilargia behatzea, hango itsasoak, kraterrak, mendikateak ikustea. Bizkorrenek Venusko eraztunen forma ere ikusi ahalko dute. Haurrei hori bezain erraza gertatuko zaie begiak Esne Bidean zehar paseatzea.
Behatzen ari den argizaria bistatik ez galtzeko, gomendagarria da haurrak prismatikoak zuhaitz batean bermatzea, edo ukondoak puntu egonkor baten gainean bermatzea. Erne, 800-1.000 gramo bitarteko pisua dute: haur txikienek arazoak izan ditzakete prismatikoei luzaroan eusteko.