Skip to content

UNIBERTSOKO JAKINGARRIAK

Zenbat denbora beharko lukete gure ontzi txit modernoek izarrik hurbilenetara iristeko?

Gaur egungo espazio-ontzi tripulatuek 700 mende beharko lituzkete gertueneko izarretara iristeko.

Zein planeta da beroena?

WASP-12b, gaur arte ezagututako planetetan beroena.

2250º-ko tenperatura konstantea du. Tenperatura hau izar bati dagokio, eta WASP-12b planeta bat den arren, haren izarraren inguruan orbitatzen duen hurbiltasuna da bere tenperatura altuen eragilea; dena den, Eguzkiarenaren erdia da.

 

Inoiz galdetu al diozu zeure buruari zenbat kostatzen den, adibidez, jantzi espazial bat?

Astronauta jantzi batek 12.000.000 dolar balio ditu gutxienez.

 

Zein da unibertsoko leku ezagunetan hotzena?

Unibertsoko lekurik hotzena Hubble Teleskopio Espazialarekin eta Australiako Behatoki Europarrarekin egindako lanari esker ezagutarazi zen.

Boomerang nebulosa planetario gaztea da, Centaurus konstelazioan 5000 argi-urtera dagoena. Bertan, hauts partikuletan islatutako erdiko izarraren argiak distira urdin ikaragarria eragiten du.

Wide Field Planetary Camera 2-rekin atera zuten argazkia eta 1.000 segundoko behaketa erabili zuten iragazki hori-berde baten bidez.

 

Behin seinale bitxi bat jaso genuen kanpoko espaziotik

1977an, Steven Spielbergek zientzia fikziozko bere film handienetako bat estreinatu zuen “Hirugarren motako hurbileko topaketak” izenarekin (Close Encounters of the Third Kind), seguruenik zure gurasoek oso ondo gogoratuko dute. Baina, bestalde, oso gutxik gogoratzen dutena da hilabete batzuk geroago Ohioko Unibertsitateko zientzialari talde batek seinale estralurtar bitxi baten berri eman zuela bere irrati-teleskopioarekin, kanpoko espaziotik zetorrena eta 72 segundo iraun zuena. Erregistro hau “Wow seinalearen gertakaria” izenez ezagutzen da. Gaur egun oraindik ez dakigu benetan zer izan zen, nondik etorri zen, ezta zerk eragin zuen ere.

Astronautek ez dute negarrik egiten

Espazioan ezinezkoa da negar egitea, grabitatearen ondorioengatik malkoak ez bailirateke inoiz eroriko.

 

Espazioan altuagoa bihurtzen zara

Altuagoa izatea gustatuko litzaizuke? Espaziora bidaiatzea pentsatu al duzu? Bada, kontuan izan: espaziora bidaiatzen dutenean, astronautak 5 cm altuago bihurtzen dira.

Ba al zenekien historian gehiena kostatu den objektua espazioan dagoela?

Hala da. Nazioarteko Estazio Espazialeko astronautek oso ondo pasatzen dute han goian. Gertaera harrigarri horiek guztiak ikusi ahal izateaz gain, sortu den lekurik luxuzkoenean daude. Espazioaren ikerketa zentro erraldoi hau existitzen den gauzarik garestiena da eta bere eraikuntzak 15.000.000.000 dolarreko kostua izan zuen.

Nazioarteko Estazio Espazial Handia

Ba al zenekien, adibidez, espazioa orbitatzen duen giza objekturik handiena dela eta futbol zelai baten tamaina duela? Eta espazioan 28.163,52 km/h-ko abiaduran bidaiatzen duela? Hori asko da, benetan. Espazioa orbitatzen ari denetik, 400 kilometroko altueran, 3.274 milioi kilometro baino gehiago egin ditu estazioak, eta oraindik eraikitzen ari dira.

Zaborrik ba al dago espazioan?

Bai. Espazioa zaborrez beteta dago: suziri erabilien eta satelite hilen zatiak, adibidez. Gaur egun 23,000 objektu baino gehiago arakatzen dira.

Zer usain dago espazioan?

Espazioko ibilaldiak egin dituzte astronautek, behin beren kaskoak gure atmosferatik kanpora atera ondoren. Testigantzen arabera, espazioan arnasten da haragi frijituaren usaina, motorraren soldadura eta metal beroa nahasten dituen usaina, usaintzeko guztiz atsegina ez dirudien nahasketa batean.