Urrian urtero bezala, Drakonida meteoroen jasa gertatzea espero da.
Drakoniden jasa ametsa izan ohi da, eta gutxitan eskaintzen du orduko bost meteorotik gora. Baina batzuetan hau ez da horrela izan. Drakonidek meteoroen erakustaldi ikusgarriak eragin zituzten 1933an eta 1946an, urte horietan orduko milaka meteoro ikusi zirelarik. Europako begiraleek orduko 600 meteoro baino gehiago ikusi zituzten 2011n.
Urteroko meteoro-jasa hau gertatzen da Lurrak bere orbitan 21P/Giacobini-Zinner kometaren ibilbide orbitala zeharkatzen duenean. Kometa honek utzitako hondakinek Lurraren goiko atmosferarekin talka egiten dute, eta erre egiten dira.